Datorren astetik aurrera ezingo da harrizko zubitik errepide nagusira irten. Zubi hori auzora sartzeko bakarrik erabili ahalko da beraz. Elgoibartik doazenek, hori bai, ezingo dute zuzenean jiratu ezkerretara zubian sartzeko, eta Altzolabe pareko aparkalekuraino joan beharko dira norabidea aldatzera. Auzotik irteteko irteera bakarra egongo da, Altzolabe pareko aparkaleku horren ondotik.
Trantsizioa errazteko, seinaleztapena aldatuko da, horizontala zein bertikala. Lanak hurrengo astean egingo dituztela aurreikusten du Udalak, betiere baldintza klimatikoek onartzen duten bitartean. Lanak amaitu eta berehala sartuko da indarrean aldaketa.