Elgoibarko ikastetxe publikoek kontzentrazioa antolatu dute bariku eguerdirako, "egun horrek duen garrantzia aldarrikatu eta herrian ikastetxe publikoek dugun papera eta erantzukizuna azpimarratzeko", azaldu dute deitzaileek. Parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.
Arreiturre BHI eraikinetik abiatuko da ikasleen manifestazioa, 11:30ean eta Kalegoen plazan egingo dute gero elkarretaratzea. 20:00etan hasiko da iluntzeko manifestazioa, Kalegoen plazatik.