Eibarko Azitain auzoraino mendiz mendi joateko irteera antolatu dute oraingoan Morkaikok eta Herri Eskolako zein Elgoibar Ikastolako gurasoek. Elgoibar eta Eibar lotzen dituen bide zahar batetik joango dira.
Kalegoen plazan elkartuko dira, 9:30ean, eta handik Sigmaruntz abiatuko dira. Behin Sigman, Saturixo alderantz joko dute, eta erreka gurutzatu ostean, Arrate bailaratik barrena Azitaineraino jaitsiko dira, Eibarko mutur batean dagoen auzora. Itzulerarako bi aukera proposatu dituzte. Trenez edo autobusez itzultzea, batetik, edota bidegorritik oinez itzultzea. Ez dela ibilbide zaila nabarmendu dute. Sei bat kilometroko ibilbidean 250 metroko desnibel positiboa gaindituko dute.
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dagoen arren, umeak ezingo dira bakarrik joan, guraso edo arduradun batekin baizik.