Mozketak ordubete inguruko iraupena izango du, eta goizeko 08:00ak eta 13:00ak bitartean egingo dute.
Bestalde, Urazandiko lurpeko pasabidetik igogailu berriaren plataformara sartzeko arrapala ere konponduko dute. Obrak egiteko, Kultur Etxearen atzeko zubia itxi beharko dute eta baita 634 errepidearen azpiko pasabidea ere. Pasabidea bihar itxiko dute, aste guztirako.