Atxutxiamaikako Aldenik Alden programako gaztetxoek izango dute ekimenean parte hartzeko aukera, Lehen Hezkuntzako 6. mailan ari diren ikasleek. Izena ematen dutenek, bi gau igaroko dituzte Oibar herrian, martxoaren 15etik 17ra, eta martxoaren 16an Oibarretik pasako den Korrikan hartuko dute parte. Atxutxiamaikak kilometro bat erosi du eta 07:56an hartuko dute lekukoa, Oibartik Irunberrirako bidean.
Iruñea hiriburutik 42,9 kilometrora dagoen udalerria da Oibar, 800 biztanletik behera dituena. Inguruotan ohituta gaude jendetzak ikustera Korrikaren lekukoaren atzetik, baina herri batetik besterako tarteak oso zabalak dira Nafarroa hegoaldean, eta beste leku batzuetako koadrilak eta taldeak joan ohi dira zati horietan Korrika egitera. kilometro luze eta bakartiak izaten diren arren, xarma berezia dute.
Gaur zabaldu dute irteeran parte hartzeko izen ematea eta martxoaren 12a izango da izena emateko azkenengo eguna.
- Informazio osoagoa eta izen ematea HEMEN