Sakeleko telefonoaren erabilerari buruzko tailerrak antolatu dituzte martxorako

Barren 2024ko mar. 1a, 10:52

Herriko hainbat guraso lanean ari dira seme-alabei sakelekoa noiz eta zein baldintzatan eman aztertzeko, eta Elgoibarko Udalak kezka horiek argitzeko saioak antolatu ditu.

Irakasle eta teknologia berrietan aditua den Telmo Lazkano zumaiarrak emango ditu saioak. 2023an Adikzioen Arloko jardunbide onenen Elkar Eginez saria jaso zuen, eta 'Nerabeen garrasia' liburua ere kaleratu zuen iaz, Maitane Ormazabal terapeuta urretxuarrarekin batera. Liburuan, sakeleko telefonoen erabilera okerrak eta sare sozialek nerabeengan duten eragin kaltegarriez berba egiten dute. 
Lazkanok martxoaren 6an eta 7an euskaraz emango du formazioa Elgoibarren, eta martxoaren 15ean eta 22an, gaztelaniaz. Aita Agirreko areto nagusian izango dira saioak, 18:00etan. 

Beheko irudian, Telmo Lazkano