Kitziki taldekoek bateria, biolina, gitarra, baxua, teklatua, saxofoia eta ahotsa uztartu dituzte euskal kanta ezagunen bertsioak egiteko. Musika ikasketek batu dute zazpikotea, taldeko gehienak batxilergo musikala ikasten ari direlako Elgoibarren. Hain justu, elgoibartarrak dira bost: Maialen Arriola, Maddi Arrieta, Nahia Carrillo, Olatz Makazaga eta Alaitz Landa. Bergarararra da Enara Mujika eta azkoitiarra Itxaso Alberdi. Hain zuzen, Azkoitin egingo du debuta taldeak. Azkoitiko Abaraxka aterpetxean emango dute estreinako kontzertua zapatuan, martxoaren 2an, 19:00etatik aurrera.
Musika ibilbide berriari ekiteko eta publikoa dantzan jartzeko "irrikitan" daude. "Ezin dugu esan erromeria taldea garenik, trikitixa falta zaigulako, baina gure kontzertuak dantzaldien antzekoak izango dira, ezagunak diren abesti alaiak joko ditugunez, publikoak ez duelako dantzarako aukera faltarik izango", adierazi dute.
Kitziki taldekoek Elgoibarren ere aurki emango dituzte bi konzertu. Lehena martxoaren 9an, Sutegixa gaztetxean, DJ Watsas-ekin batera, rta bigarrena martxoaen 16an egingo duten Karakate Egunean.