Bideoa

Ibaiak bakarrik ez, mendiak ere urez gainezka

Barren 2024ko ots. 27a, 16:04

Gaur goizean Karakatera igo den herritar batek grabatutako irudi ikusgarriak dira honakoak.

Igoeraren hasieran, errepidea laga eta ur depositoa dagoen tartean dagoen mendi bideak erreka bat zirudien. Juanan Martinek hartu ditu irudiak, eta igoerako zati txiki bat grabatu duen arren, Karakate gainerako bide osoan antzerako ur emaria eta errekastoak topatu dituela azaldu du. "Sekula ez dut halakorik ikusi, erreka bihurtuta zeuden Karakaterako mendi bide guztiak", esan du. Eta hori euria egiten duenean ere Karakatera igoteko ohitura duela. Mendi lasterketetan aritzen da eta probetan ezin dela eguraldia aukeratu dio. "Euria, hotza, lokatza, haizea... egoera guztietarako entrenatu behar da. Gaur, baina, ni baino azkarrago zihoan ura".