Bi sailetako dantzariek hartu zuten parte Oiartzungo Elizalde Dantza Taldeak antolatu zuen txapelketan: A Sailekoek (8-9-10 urtekoak) eta D Sailekoek (14-15 urtekoek). A saileko dantzariek, Ormatxulo eta Agurra dantzak dantzatu zituzten; eta D sailekoek berriz, Betronio handia eta Aurkez aurke. Epaimahaia Maria Ferreiro, Nagore Indakoetxea eta Jose Luis Vallejok osatu zuten eta dantzari lezoarrak eta andoaindarrak gailendu ziren, Lur Lacasta lezoarra A Sailean eta Jurgi Errandonea D sailean.
Uxue Cabrera izan zen Inazio Bereziartua dantza eta musika eskolako ordezkari bakarra, eta pozik da lehiaketan eman zuen mailarekin, bere maila emateko gai izan zelako eta astez aste ikasten dihardutena erakutsi baitzuen jendaurrean.
Hurrengo jardunaldia, Elgoibarren
Ligako hurrengo jardunaldia Elgoibarren izango da, martxoaren 10ean. Lau elgoibartarrek dantza egingo dute etxeko txapelketan: Uxue Cabrera, Duna Santos, Unax Ansola eta Haizea Luluagak. "Aukera oso ona gazte hauek egiten ari diren lan bikaina bertatik bertara ikusteko eta txalotzeko", adierazi dute eskolako arduradunek.
Sail bakoitzean sailkapen onena lotzen duten dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku txapelketan parte hartuko dute. A eta B sailakoek, maiatzaren 25ean, Errenterian eta D sailakoek berriz, maiatzaren 18an Legazpin.
Beheko irudian, Lur Lacasta eta Jurgi Errandonea dantzariak. Arg: Oarsoaldea Hitza.