Elgoibarko dendariak Gabonetako ipuin bat osatzera gonbidatu dituzte

Barren 2024ko ots. 26a, 09:27

Elgoibarko Udalak Gabonetako erakusleiho magikoa ekimena jarri du martxan, eta herriko saltokiei egin die egitasmoan parte hartzeko deia. 

Herriko idazle batekin elkarlanean, Udalak gure herrian girotutako ipuin magiko bat sortuko du, eta lan horretan parte hartzen duten saltokietako erakusleihoetan islatuko da, bere beira-arasak fantasiazko eta xarmazko mundu bihurtuz.

Ekimen honetan parte hartzeko, otsailaren 21etik 29ra bitartean eman behar da izena https://labur.eus/erakusleihomagikoa helbidean.