Emakume* Feministen Asanblada sortu dute

Barren 2024ko ots. 23a, 12:57

Emakume* Feministen Asanblada sortu dute feminismoan aritzen diren emakumeen* artean, eta ateak zabalik dituzte feminismoan aritu nahi duen ororentzat. 

Norbanakoak, Haizea emakume taldekoak, Amatasun Feministak taldekoak, Narrutsikekoak, Lilakoak eta  Ulukakoak daude taldean eta herriko emakumeak saretzeko asmoz batu dira.

Hasteko, Martxoaren 8a denen artean antolatu eta ospatu nahi dute, eta  parte hartzera gonbidatu dituzte emakumeak*. Afarian izena emateko azken eguna martxoaren 1 da. Kultur Kafean, Pitxintxun edo online eman daiteke izena: https://forms.gle/DD2vRLm9zHfK18VHA
Whatsapp taldea ere badute, eta nahi duenak taldera batzeko aukera dauka, lotura honetan: https://chat.whatsapp.com/JZ58SbqWH68LkQJ9YM8tQB

Asanbladaren hurrengo bilera martxoaren 4an egingo dute, arratsaldeko 17:30ean, Lilan, Elgoibarko Emakumeen Etxean.