King Kong-eko zubi berria hasi da itxura hartzen

Barren 2024ko ots. 22a, 21:53

Aste honetan beste pauso bat eman dute King-Kong zubi berria izango denaren lanek.

N-634 errepidea gainditzeko pasabidea jarri dute batetik, eta bestalde, zubi zaharrerako bidea egingo duen beste pasabidea ere kokatu dute bere lekuan. Bi gautan errepidea itxita egon da lanen ondorioz, baina irudietan aurkeztutakoaren itxura hartzen ari da zubia. Sei bat hilabete dira obra hasi zutela, eta ondo bidean, lau bat hilabete barru amaituko dute lehen fasea.
Bigarren fasean Deba ibaiaren gaineko pasabidea berrituko dute. Horrez gain, errepide gaineko pasabidea kendu eta ibaiaren gaineko egitura berriarekin integratuko dute. Ondorengo etapetan, konexio-arrapala jarriko dute ezkerraldean, eta igogailuaren goiko ontziratzea, bai eta Pilarreko ikastetxe zaharraren lur zatira sartzeko pasabidea ere.


Geltokia, 2025ko udarako

Autobus geltokia leku berean mantenduko dute, eta obraren bigarren fasearen ostean zabaltzea aurreikusten du Udalak, hau da, 2025ko udara inguruan. Halere, obraren epeek aukera emanez gero, lehenago zabaltzen saiatuko direla zehaztu dute. "Elgoibartarren eta, bereziki, Urazandiko bizilagunen irisgarritasuna asko hobetuko duen proiektua da, baina lan hauek sorturiko eragozpenetaz jabetzen gara. Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarreri eragozpen hauen aurrean duten jarrera onagatik"