Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta irabazleek bi lagunentzako afaria eta bi ardo botila jasoko dituzte saritzat, eta bi lagunentzako afaria, txapeldunordeek. Gipuzkoako finala martxoaren 9an jokatuko dute, Hernanin, eta final nazionala Zuberoako Artzian herrian izango da, martxoaren 23an.