Martxoaren 1ean, izango da irteera, eta Ander Izagirre izango da ekimenaren gidaria. IMHko aparkalekuan elkartuko dira 19:30ean autoak antolatzeko, eta ondoren Izarraitz aldera joango dira, bertako anfibioak ezagutzeko. Ekintza 23:00ak aldera amaituko da. Jatekoa eta kopetako argia edo linterna eramatea gomenadu dute antolatzaileek. Irteera doakoa da, baina plazak mugatuak dira, eta izena eman behar da helbide honetan: https://labur.eus/GNE24