Asko ala gutxi erabiltzen ote da euskara dagoen ezagutzarako? Aurrera goaz ala atzera goaz euskararen indarberritze-prozesuan? Zer perspektiba izan ditzakegu aurrera begira? Zein paper joka dezakete Elgoibar bezalako herriek euskararen indarberritze-prozesuan?... Galdera horiei eta antzerako beste batzuei erantzuten saiatuko da Iñaki Iurrebaso hitzaldi honetan, gaiari buruz dauden datuak aztertuta.
Iurrebaso soziologoa da ikasketaz eta lanbidez, eta UEMAn egiten du lan ikerketa-teknikari moduan. Legazpin jaio zen baina Errezilen bizi da. Duela urtebete doktore tesia aurkeztu zuen, “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa” izenburupean, eta lan horretan, euskararen egoera zein den ulertzeko ikuspegi eta klabe berri batzuk plazaratu zituen. Horri buruz jardungo da hitzaldian.
- 18:30ean izango da, Aita Agirre kulturgunean.