Txapelketa 16:00etan hasiko da eta izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da, Tantakan bertan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Zenbait sari eta Gipuzkoa mailako kanporaketarako txartelak izango dira jokoan. Elgoibarko kanporaketa irabazten duen bikoteak bi lagunentzako afaria eta bi ardo botila jasoko ditu saritzat eta bi lagunentzako afaria jasoko dute txapeldunordeek.
Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da txapelketa. Lau erregetara jokatuko dute eta sei hamarrekotara izango diren hiru partida irabaztera. Hortaz, gehienez bost ustel jokatuko dituzte. (Euskal Herriko Mus Arautegi ofiziala)
Gipuzkoako finala martxoaren 9an jokatuko dute, Hernanin. Final nazionala izango dena Zuberoako Altzain herrian jokatuko dute, martxoaren 23an.
Iazko finala Zornotzan jokatu zuten. Finalean lehia azkarra izan zen Nafarroa Garaia eta Behe Nafarroaren artean, azkenean txapelak Irissarrira joan ziren. Ramuntxio Ondarts eta Thierry Olaizola gailendu zitzaien San Martins Unx-eko Jose Luis Larari eta Herve Casari (ikus hemen).
Hona txapelketa aurkezteko bideoa: