2024/03/12 19:00

Musika

Enplego zoriontsuago bat

Enplego zoriontsuago bat
Inazio Bereziartua musika eskola, Elgoibar

Eñaut Elorrieta musikaria eta Iñigo Astiz idazlea dira Gabriel Arestiren kantuak eta poemak kantatu eta errezitatuko dituztenak.   

Euskal literaturaren izen handietako bat da Gabriel Arestirena, eta neurrigabea da hark egindako ekarpena. Hamaika bider irakurri ditugu haren poemak, eta asko izan dira, belaunaldiz belaunaldi, haren testuak musikatzera jo duten musikariak. Baina hain ditugu ezagunak eta ikusiak haren testu eta abesti batzuk, ezen, tarteka, jadanik ez baitugun zer esaten duten ikusten ere. Arestiren testuak irakurtzea eta haren kantak entzutea da arrisku hori saihesteko modurik ziurrena, eta hori da Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak emanaldi honetan proposatzen dutena: Aresti irakurri eta Aresti entzutea.