Aurten, bi egunetan banatuko dituzte Gaztea Sariak. 2023ko artista eta bakarlari onenak saritzeaz gain, otsailaren 28an Gorka Urbizuren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Bilboko Euskaldunan. Bigarren egunean (otsailak 29), Gazteako ikus-entzuleen botoak zenbatuta, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko dituzte, eta kontzertua emango du ETS taldeak.
Amoranteren Habanera abestiaren bideoklipa da ikus-entzunezkorik onena izateko bost izendatuetako bat Izaro (Cerodenero), Merina Gris eta Delaporte (Almar), Bulego (Zure begi horiek) eta Sara Zozaya (Caravan) musikarien bideoklipekin batera.
Hemen eman daitezke gogokoenaren aldeko botoak: www.eitb.eus/eu/gaztea/gazteasariak
Iban Urizar Amorantek 'Harri, Herri, Har' diskoan kaleratu zuen "Habanera" kanta. Lekeitioko San Pedro eguneko ikonografia da Arrigurik egindako bideokliparen ardatza.