Harrobitik: June Loidi

Barren 2024ko ots. 15a, 15:17

June Loidi eskubaloi jokalari elgoibartarra 'Harrobitik' elkarrizketa saioan izan da. Bere kirol ibilbidea eta eguneroko hainbat pasarte interesgarri izan dituzte hizpide MATXen elkarrizketa saioan.

Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX egitasmoa (otsailaren 21ean aurkeztuko dute Donostian). Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.