Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Emakume* Feministen Asanbladak

Barren 2024ko ots. 15a, 13:45

Martxoaren 8rako hainbat ekitaldi antolatu ditu (Elgoibarko) Emakume* Feministen Asanbladak, eta ekitzetan parte hartzeko gonbitea zabaldu diete herriko emakumeei. 

Emakumeak saretzea du helburu egitasmoak, eta elkarlanean prestatu dute egitaraua.

  • Trikipoteo-berriketaldia egingo dute 18:30ean Kalebarrenen hasita
  • 20:00etan manifestazioa abiatuko dute Kalegoen plazatik, batukada doinuez lagunduta.
  • Azkenik, Kultur Kafean afalduko dute. Afariak 10 euroko prezioa dauka. Izena eman behar da martxoaren 1erako, Pitxntxun, Kultur Kafean bertan edo https://forms helbidean. Batukadan parte hartzeko interesa duenak ere formulario horretan adierazi beharko du.