2024/02/24 11:15 - 20:00

Hamaikasax lehiaketa eta kontzertua

Hamaikasax lehiaketa eta kontzertua
Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean, Elgoibar

Hamaikasax Saxofoi Elkarteak eta Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolak antolatuta. Nazioarteko lehiaketa izango da batetik, eta bestetik, bi kontzertu ere antolatu dituzte: Otsailaren 24an, Musikeneko saxofoi taldekoak arituko dira, 19:00etan, musika eskolako auditoriumean, eta otsailaren 25ean, Udal Musika Bandak kontzertua emango du Herriko Antzokian, 12:30ean hasita, eta lehiaketako iazko irabazlea, Pablo Mira Rico, bakarlari gisa arituko da saxofoiarekin.