Otsailaren 15ean zabalduko dute Aste Santuko Kirol Campuserako izena emateko epea

Barren 2024ko otsailaren 14a

Martxoaren 25etik apirilaren 5era bitartean egingo dute Aste Santuko Kirol Campusa Elgoibarren, eta otsailaren 15ean, eguena, zabalduko dute izena-emateko epea.

012 eta 2017 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu dezakete.
Martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilak 2, 3, 4 eta 5ean egingo dute kirol campusa, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako frontoian eta aire librean, 9:30etik 12:30era.
Prezioak: abonatuak 47,25 euro eta abonatu ez direnak 52,50 euro. Gizarte-laguntzaren bat jasotzen duten familiek edo guraso bakarreko familiek %30eko deskontua izango dute.
Informazio gehiago Olaizaga kiroldegian eskuratu daiteke edota 943 744 415 telefono zenbakira deituta. Izen emate epea martxoaren 24an amaituko da.