Zerbitzu hori erabili nahi dutenek auzo-taxi txartela eskuratu beharko dute Herritarren Arretarako Zerbitzuan (Santa Ana kalea, 2). Udalak hitzarmena sinatu du taxilari batzuekin, eta auzo-taxiaren esparruan egindako bidaia bakoitzaren kostua 15 eurokoa izango da, Azkue-San Roke auzorako izan ezik, 10 euroko kostua izango baitu. Erabiltzaileek 3 euro ordaindu beharko dizkiote momentuan taxilariari, eta Udalak ordainduko die gainerakoa, kostuaren %80a.
Zerbitzua nola emango den zehazten duen hitzarmen bat adostu dute, eta taxilariek konpromisoa hartu dute Auzo-taxi txartela daramatenei arreta emateko, Elgoibarko erdigunetik eta erdigunera joan-etorriak egiteko. Gainera, Udalak sakeleko telefono bat emango die hitzarmenari atxikitako taxilariei, zerbitzuak koordinatzeko whatsApp-eko deiak eta mezuak jaso ditzaten. Udalak eskerrak dizkie taxilariei landa-auzoetako garraioan bereizgarria izango den proiektu hau aurrera eramateko erakutsi duten prestasunagatik.