Batzar orokorrera deitu ditu bazkideak Morkaiko Mendizale Elkarteak biharko

Barren 2024ko ots. 13a, 15:09

Bihar, asteazkena, hilak 14, egingo du Batzar Orokorra Morkaiko Mendizale Elkarteak. Kultur Etxean izango da batzarra, 19:00etan. 

 

2023. urtean antolatu zituzten jardueren errepasoa egingo dute aurrena, eta ondoren, aurtengorako ekintza-plana aurkeztuko dute. Hona hemen biharko zabaldu duten gai-zerrenda: 

  • 2023ko datuak​
  • 2023ko ekintzen balorazioa​
  • 2023ko balantze ekonomikoren onarpena (diru-sarrera eta irteerak)​
  • 2024ko ekintzen aurkezpena​
  • Zuzendaritza eta azpitaldeak​
  • Zuzendaritzan sartzeko boluntarioak​
  • Galderak eta erreguak​