Orain arteko kirol ibilbideaz, harrobiaz eta bere egunerokoaz berba egingo du Loidik Matxeko eduki arduraduna den Aratz Losadarekin izango duen solasaldian, zuzenean, 21:30etik aurrera. Elkarrizketa Matxen Instagram kontuan izango da ikusgai. Ikus-entzuleek galderak egiteko aukera izango dute.
Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX, eta erredakzio taldeki kideetako bat da BARREN. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.