Williams anaiak, Gasol anaiak... badira elkarrekin jokatzera iritsi diren hainbat anaia ezagun kirolean, eta C.D. Elgoibarrek ere badauzka bereak, eta ez bakarra, anai parea baizik. Josu Guinea entrenatzaileak Jon eta Julen Guillo eta Iñigo eta Julen Oteo anaiekin osatu zuen Oiartzunen aurka zelaiatu zuen hamaikakoa. "Guk dakigula ez da horrelakorik gertatu klubak daukan 107 urteko ibilbidean", azaldu dute kirol taldeko arduradunek.
Haundik 2-1 irabazi zion Oiartzuni 22. jardunaldiari zegokion neurketa, eta 9. postuan daude orain sailkapenean, 26 punturekin.