Astelehenetan izango dira makrame eskolak, biltokian bertan, eta hiru ordutegi izango dira aukeran, 15:30etik 19:30era bitartean. Makrame ikastarorako izena emateko ordutegia ere zehaztu dute: astelehen eta barikuan, 11:00etatik 12:00etara bitartean, Jubilatuen Biltokian, edo eta telefonoz, 688 742 013 zenbakira deituta. Mandira Estudioko Marian Idiaquezek emango du ikastaroa.
Kilimon bailarara irteera
Bestetik, Mendarora irteera ere antolatu dute, Kilimon bailaran urak egiten duen bidea azaltzeko. Berezia da Kilimon bailara geologikoki eta hidrologikoki aztertuta, eta hango sekretuak ezagutzeko gidaria ere lotu dute: Inma Mugertza hidrogeologoa. Otsailaren 17an egingo dute irteera hori, eta Elgoibartik trenez egingo dute Mendarorako bidea. 09:15etako trena hartuko dute, eta 14:00etarako itzuliko dira Elgoibarrera. Antolatzaileek hamaiketakoa eramateko eskatu dute.