Inauteriei hasiera emateko txupinazoa egin zuten eskola atarian eta mozorroz beteriko kalejira gero, euriagatik nahi zutena baino azkarrago egin bazuten ere. Maalan kontzertu txiki bat eman zuen Banda Gazteak, eta azkenik, Beti Sua txarangakoek Celia Cruzek abesten zuen "Esta vida es un Carnaval' kanta ezaguna jo zuten, Maala dantzan jarriz.