Joan den astelenean egin zuten Panenka sariak banatzeko ekitaldia Bartzelonan, l’Antiga Fàbrica Damm-en; eta, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera, Jagoba Arrasate, Jorge Molina, Jorge Valdano edo Alicia Arévalo ere saritu zituzten. Jaboga Arrasatek iaz Osasunarekin egindako denboraldiagatik jaso zuen saria. Sare sozialetako urteko "post" onena, zalerik onenentzako saria edo jokalari batek zelaian eginiko urteko akatsik larriena ere saritu zituzten Panenka Aldizkarikoek.
19 urterekin Realarekin Lehen Mailan jokatzea lortu zuen Gurrutxagak, eta ametsa bete zuen, baina futbolari profesionala izateak presio batzuk ere sortu zizkion, jasangaitzak egin zitzaizkionak, eta horrek antsietatea eta Nahasmen Obsesibo Konpultsiboa eragin zizkion. Horiek denak kontatzen ditu 'Subcampeon' liburuan.
Gurrutxagak eta Izagirrek joan den abenduaren 13an aurkeztu zuten liburua Elgoibarko Herriko Antzokian.