09:30ean irtengo dira Elgoibartik eta autobusez egingo dute bidaia. 18:00retarako bueltan izango dira Elgoibarren. Zugarramurdin, hainbat jolas egingo dituzte herria ezagutzeko eta hango herritarrekin ere izango dute hartu-emana. Era berean, Sorginen leizea kobazuloa bisitatzeko aukera ere izango dute.
Izena emateko hemen: elgoibarkoizarra.eus