Jakinarazi dutenez, eguraldi iragarpenagatik hartu dute Euskal Inauteriak ikastetxean egiteko erabakia, "eguraldi ezegonkorra" iragarrita dagoela-eta. Hortaz, aurten ezingo dira ikusi kaleetan euskal inauterietako pertsonaiak: Zanpantzarrak, Bolantak, Txatxoak, Joaldunak, Kotilungorriak edo Mamoxarroak.
Iazko Euskal Inauterietan eguraldi ona eduki zuten.