Realaren webgunean erregistratuta dauden erabiltzaileek aukeratzen dituzte taldeko jokalari onenak hilabetero, euren botoen bidez. Joan zen abenduan Osasuna, Villarreal CF, Real Betis eta Cadiz taldeen aurka jokatu zuen Realak, eta horietan Igor Zubeldiak jaso zuen boto gehien. Atzo jaso zuen saria Elgoibarren, Realaren babesle ofiziala den BM supermerkatuan. Saria jasotzeaz gainera, supermerkatura gerturatu ziren zaleekin berba egin zuen Zubeldiak eta makina bat autografo sinatu eta argazki ere atera zituen haiekin. Zapatuan Athleticen aurka jokatuko duten derbirako animoak ere jaso zituen Realeko jokalariak.