Martitzen eta eguenetan eskainiko du Mendaroko Udalak zerbitzu hori, Lagun Betikoak jubilatuen elkartean, urte osoan zehar, eta 10:30etik 13:30era arteko ordutegian. Arlo psikologikoko, fisikoko eta gizarte arloko prestazioak eskainiko dituzte bertan. Batetik, ongizate emozionala eta gaitasun kognitiboei eustea sustatzeko jarduerak egingo dituzte. Bestetik, ohitura osasungarriei buruzko jarduerak proposatuko dizkiete, eta azkenik, erabiltzaileen harremanak eta sozializazioa sustatzeko baliagarri izan daitezkeen jolas jarduerak planteatuko dituzte, besteak beste, zinema, paseoak, kafe-solasaldiak eta taldeko jolas ludikoak.
- Informazio gehiago nahi duenak Mendaroko Udaleko gizarte zerbitzuekin jarri behar du harremanetan 943 033 282 telefono zenbakira deituta edota gizartekintza@mendaro.eus helbidera idatzita.