Elgoibarko geltokian 9:20ko trena hartu eta Zumaiara joango dira, ibilaldiari handik ekiteko. Santiagoko hondartza albotik Getaria eta Zarautz alderako bidegurutzea hartuko dute. Azkar berotuko dituzte giharrak eta hatsa, ibilbidearen lehen zatian gainditu beharko baitituzte ibilbideko aldats gora gogorrenak. Behin gaina hartuta, baina, ibilbide guztia mahasti artean egingo dute, Kantauri itsasoa bistan dutela hainbat unetan. Igande goiz pasa eder bat egiteko ibilbide lasaia dela esan dute antolatzaileek, "luzetxoa izan arren, -9 bat kilometroko- ez baita zaila, lasai hartuta edonork egitekoa baizik". Irteera hauetan ohikoa duten moduan, bazkal ordurako Elgoibarren egotea da asmoa. Itzuli ere trenez itzuliko dira Zumaiatik Elgoibarrera.
- Hona ibilbidea