Egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko epea zabaldu dute adinekoentzat

Barren.eus 2024ko urt. 22a, 08:13

Mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak Aste Santurako.

Etxeetan bizi diren adineko mendeko pertsonei edota desgaitasunen bat dutenei zuzenduta dago kanpaina, eta Aste Santuko egonaldiak martxoaren 25etik apirilaren 8ra egingo dira. Interesa duenak otsailaren 16ra arteko epea dauka eskaerak egiteko.

Eskaerak Gizarte Ongizate Sailean izapidetu behar dira (Santa Ana kalea, 2). Horretarako, aurrez aurreko hitzordua eskatu beharko da Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), aurrez aurre, nahiz 943 741 050 telefono zenbakira deituta. Egonaldia hasi baino hamabost egun aurretik jakinaraziko diete gero eskaera egin dutenei onartu dituzten edo ez.