Joan zen zapatuan itxi zuten San Anton Egunaren bueltan antolatzen duten zigilu erakusketa. Euskal Herriko federazioak urteko batzar nagusia egin zuen lehenengo Kultur Etxean, eta ondoren, bildumagile eta kolaboratzaileei eskerrak eman zizkieten, erakusketaren itxiera ekitaldian. 15 bildumagilek hartu dute parte aurtengo erakusketan. Elgoibarko bildumagileek, Euskal Herrikoek eta baita Espainiakoek ere hartu dute parte, eta askotariko gaiak biltzen zituzten zigiluak egon dira ikusgai. Udaleko Kultura eta Euskara Sailei ere eskerrak eman zizkieten elkarteko kideek.
Altzolatarren Dorretxea elkarteak urtero herriko beste eragileren bat omentzen du zigulu erakusketan, eta aurten Lanbide Heziketako bi ikastetxeri egin diete errekonozimendua: IMH eta Mekari. 125 urte bete ditu Elgoibarko Lanbide Heziketak, eta ibilbide horren erakusle dira gaur egun bi ikastetxeak. Jose Mari Beristainek jaso zuen oroigarria Mekaren izenean eta Alaitz Bastidak IMHren izenean.
Oroigarriak Arturo Andrade eskultoreak eginikoak dira. Egurrezko figurak ziren, eta lanbide heziketako irudia zuten grabatuta.