Santa Ana kalea itxiko dute gaur eta bihar mantentze lanak egiteko

Barren.eus 2024ko urt. 23a, 08:20

Bi zuhaitz eraitsi eta garbiketa eta pintura lanak lanak egingo dituzte Santa Ana kalearen mutur batean, Goiko Errota zubi inguruan.

Lanok egin bitartean, gaur eta bihar, itxita egongo da Santa Ana kalea, 46. zenbakiaren eta Goiko Errota zubiaren arteko zatian. 7:00etatik 18:00etara egongo da itxita. Kalearen zati horretan dagoen aparkalekua ere zerbitzutik kanpo egongo da, bi zuhaitz kenduko baitituzte aparkalekuaren zorua eta ibai ertzeko petrila kaltetzen ari direla-eta (beheko irudian).

Era berean, eguenetik aurrera, kalea zabalik egongo den arren, Udal Brigadak hainbat mantentze-lan egingo ditu inguru horretan: garbiketa, pintura eta sastrakak garbitzeko lanak. Herritarrei lankidetza eta ulermena eskatu diete Udaletik, eta baimendutako langileen seinaleak eta jarraibideak errespetatzeko eskaera ere egin dute, zeregin horien garapen egokia eta guztien segurtasuna bermatzeko.

2024 01 22 zuhaitza aparkalekuan santaana