Liga txapelketan Iker Ruiz soraluzearra eta Markel Kerexeta elgoibartarra izan ziren onenak, eta elkarren aurka jokatu zuten finala. Ruizek irabazi zion Kerexetari. Liga txapelketan kanporaketetara sailkatzea lortu ez zuten xakelariek Kopa txapelketa jokatu dute, eta Andres Perez azpeitiarra eta Lander Agirregomezkorta elgoibartarra sailkatu ziren azken partida jokatzeko. Andres Perezek irabazi zuen finala. Finalistek ardoak eta zainzuriak jaso zituzten saritzat.
*Argazkiak: Zubi-Ondo Xake taldea.