Tenperatura hotz baina eguzkitsuarekin egin zuten Zarauztik Zumaiara arteko ibilbidea. Zumaiatik Zarautzera egitea aurreikusita zuten arren, alderantziz egitea erabaki zuten trenbidean egiten ari diren obrengatik. Eguraldi eguzkitsua lagun, mahasti eta paraje ederretan barrena hiru bat orduko mendi buelta egin eta gero ailegatu ziren Zumaiara. "Goiz pasa ederra pasa genuen, paisaia zoragarriak ikusi eta lagun arte bikainean", esan dute. Zumaiatik trenean itzuli ziren Elgoibarrera.
Hurrengo irteera ere kostaldeko mendietara egingo dute, Mutriku eta Ondarroa aldera, otsailaren 18an.