Eta, argazkian erreparatu daitekeen moduan, hazten jarraitzen du taldeak. 32 taldekide izatetik 61 izatera pasa dira, tartean 7 emakume -bakarra iaz-. Adin eta mendi lasterketetako modalitate guztietan aritzen diren antxitxikariak dituztela taldean azpimarratu dute eta berritasun modura, aurten Euskal Herriko Kopan eta Euskadiko Txapelketako diziplina ezberdinetan lehiatzeko azpitaldeak sortuko dituztela aurreratu dute.
Taldekide berriez gainera, babesle eta laguntzaile berriak ere batu zaizkie taldera, eta ekipazioa ere estreinatuko dute. Berrikuntza guztien berri emateko aurkezpen ekitaldi bat egiteko asmoa dute aurrerago.