Agortu egin dira Malwina Masternaken kontzerturako sarrerak

Barren.eus 2024ko urt. 23a, 15:06

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, agortu egin dira Malwina Masternakek Mendaroko III. Jazz Eguneraren barruan emango duen kontzerturako sarrerak.

Jazzean eta musika garaikidean espezializatutako abeslari, konpositore eta hezitzailea da Malwina Masternak (Ostrowiec Swietokrzyski, Polonia) eta barikuan, hilaren 26an, kontzertua emango du Mendaroko San Agustin kulturgunean, 20:00etan, III. Jazz Egunaren barruan. Uztargi tabernak eta Galle-tiak gozotegiak antolatu dute kontzertua, Gararock taldearen laguntzarekin, eta Miguel Rodriguez (pianoa), Joan Terol (bateria) eta Javier Callen (kontrabaxua) musikariekin batera arituko da Masternak.

 

2024 01 23 sarrerak agortuta malwina masternak