Heremetzi lagunek parte hartu dute Lumiere Minutua lehiaketan

Barren.eus 2024ko urt. 24a, 15:41

Lumiere Minutua ekimena antolatu zuten Mendaron zapaturako eta 40 bat lagunek parte hartu zuten Limbus Filmakeko Iban del Campok emandako tailerrean. Horietatik hemeretzik aurkeztu zituzten gero beren lanak lehiaketara.

 

Minutu bateko film laburrak sortzeko Lumiere Minutua tailerra antolatu zuen Limbus Filmakeko zuzendari Iban del Campok Mendaron joan zen zapatuan, Uztargi tabernakoen eta Galle-tiak gozotegikoen laguntzarekin. Zinemaren historiaren errepaso bat egin zuen aurrena ordubete inguruko hitzaldian, eta ondoren, hala nahi izan zuten guztiek, minutu bateko grabazioak egin zituzten, zinemaren aitzindari izan ziren Lumiere anaien teknika erabilita. Baldintza zera zen: toma bakarrean grabatu behar zela.40 bat lagunek eman zuten izena tailerrerako, baina horietatik hemeretzik aurkeztu zituzten gero lanak lehiaketara. Grabazio guztiak proiektatu zituzten Uztargi tabernan, eta Bizirik izeneko lana saritu zuen epaimahaiak. Bigarren lanik onena Beldurra izenekoa izan zen, eta hirugarren lanik onena, berriz, Denboraren makina izenburukoa. Publikoaren saria ere banatu zuten, eta epaimahaiak hirugarren lanik onena moduan izendatu zuenak jaso zituen boto gehien: Denboraren makina laburmetraiak.