Meza ostean salda eta txorizoa banatu ziuzten, bertaratu zirenen artean. San Bizente 1597ra arte izan zen Azkue auzoko zaindaria, eta horregatik dute auzotarrek San Bizente Eguna ospatzeko ohitura. XVI. mendeko izurrite beltzaren ondorioz hasi ziren San Rokeri babesa eskatzen, baina ordura arte ermita bera ere Azukeko San Bizente ermita bezala ezagutzen zen herrian.