Sendi Anaitasuna elkarteak urtarrilaren 28an egingo du urteko batzarra Azpilgoetako elizan, 11:30ean. Kudeatzaileek jakinarazi dute banan-banan irakurriko dituztela bazkideen izenak, eta batzarrean ez dagoen zerrendakideak 10 euroko isuna ordaindu beharko duela.
Heriotzaren nahigabea arintzeko sortu zuten Mendaron Sendi Anaitasuna elkartea eta 700dik gora bazkide ditu gaur egun. Elkarteko bazkideen heriotza-gastuak bere gain hartzen ditu elkarteak.