Cimde Elgoibar taldeak Eibarren jokatuko du Euskal Ligako promozio fasea

Barren.eus 2024ko urt. 25a, 15:24

Salento Gelati kadete nesken taldeak bezala, jubenil nesken mailako Euskal Ligan diharduen Cimde Elgoibar taldeak ere bigarren fasera sailkatzeko promozio fasea jokatuko du; Eibarren, baina.

Barikutik domekara jokatuko dute Euskal Ligako bigarren fasera sailkatzeko promozio fasea, Ipurua kiroldegian. Cimde taldeak Mek Eibar, Zuazo eta Goizper Bergara taldeak izango ditu aurkari.

Barikuan, lehen partidan, Zuazo Jubenil Gorria taldearen aurka jokatuko du Cimdek, 18:30ean. Zapatuan, Goizper Bergara taldearen kontra jokatuko dute, 11:45ean eta azken partidan, domekan, etxeko taldearen aurka jokatuko dute derbia, Mek Eibar Eskubaloia taldearen aurka. Promozioko lehen sailkatuak bakarrik lortuko du bigarren faserako sailkatzea.
Cimdek zazpigarren postuan bukatu du Euskal Ligako lehen fasea, 6 punturekin: hiru partida irabazita eta sei galduta.

 • Berkoa, Eskubaloi Eskolako babeslea
Sanloren harrobiak, Eskubaloi Eskolak, babesle berria du. Elgoibarko Berkoa enpresa Sanlo osatzen duten "familia handira" batu dela jakinarazi du Sanlok. Eskubaloi Eskolako neska-mutilek estreinatu dute Berkoaren izena daraman ekipazioa.

2024 01 25 berkoa sanlo babeslea

 • Senior mailako taldeak, etxetik kanpo
Sanloko senior mailako taldeek etxetik urrun jokatuko dituzte ligako partidak asteburu honetan. Emakumeek Andoainen jokatuko dute zapatuan, 18:00etan, Leizaran taldearen aurka. Euskal Liga txapelketako 13. jardunaldia izango da. Senior gizonezkoen talde nagusiak, Alcorta Forging Groupek, Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatuko du 14. jardunaldiari dagokion neurketa, Pulpo Eskubaloiaren aurka. Zapatuan izango da, 19:00etan. Senior mailako bigarren taldeak, Pizzeria Salentok, Legazpiko Bikuña kiroldegian jokatuko du, Legazpi Eskubaloia La Salle taldearen aurka, zapatuan, 18:30ean.

∞Lotura duten albisteak: