Egoera txarrean dauden arbolak ordezkatu eta berriak sartzeko plana du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2024ko urt. 26a, 08:34

Egoera txarrean dauden zuhaitzak kendu eta horien ordez bertako espezieak sartu nahi ditu Elgoibarko Udalak udalerriko hainbat lekutan.

Lorezaintza zerbitzukoak hasita daude lan horretan, Urazandin, San Roken, Basarten, Bernardo Ezenarron, Pedro Mugurutzan, Uparitzagan, Bolatokiko parkean, Arrillaga kalean eta Pista beltzean.

Bestalde, herriko beste hainbat gunetan landaketa berriak ere egingo dituzte: Altzolan, zazpi haltz landatuko dituzte Bainuetxeko Zumardiko aparkalekuan; Urazandin, lau tulipero landatuko dituzte Haur Hezkuntzako eraikinaren inguruan; Bernardo Ezenarron, bost urki gaixo aldatuko dituzte eta kentzen duten arbolako beste bat sartuko dute; Aita Agirre plazan eta Toletxen ere hiru arbola landatuko dituzte, gaixo dauden beste hiru kenduta; Ibaitarte industrialdean 50 zuhaitz landatuko dituzte, eraiki berri duten harrizko lubetaren inguruan, eta Lerun industrialdean, hiru astigar ordezkatuko dituzte.

2024 01 29 zuhaitzak moztuta bolatokiko parkea

2024 01 29 zuhaitzak urazandi parkea BARREN