Bosko Eguna ospatu dute ikasleek, ikastetxeetan eta ikasketxeetatik kanpo

Barren.eus 2024ko urt. 27a, 17:57

Elgoibarko irakaskuntza ertaineko ikastetxeetako ikasleek jai giroan ospatu zuten barikuan Bosko Eguna.

Urtarrilaren 31n ospatzen da Bosko Eguna, besteak beste, Lanbide Heziketako ikaslen patroia den San Joan Boscoren omenez. Halere, urtarrileko azken barikuan ospatzeko ohitura duten hainbat ikastetxetan, eta halaxe egin zuten Elgoibarren ere, IES Elgoibar BHI eta Meka GLHBI zentroetan.

Institutuan Mintxeta inguruan egin zuten keosarekin hasi zituzten egunerako prestatutako ekitaldiak. Gero, euskal tortilla txapelketa egin zuten eta desfilearekin eman zioten amaiera egunari.
Festak ikastetxeetatik kanpo izan zuen jarraipena, eta ikaslez bete ziren kaleak. Betisua txarangak eta Txarangoi elektrotxarangak girotu zituzten kaleak musikaz.

 

2024 01 27 boskoeguna tortila danak elgoibar BHI institutua BARREN

2024 01 27 boskoeguna desfilea elgoibar BHI institutua BARREN

2024 01 27 boskoeguna desfilea mex elgoibar BHI institutua BARREN

2024 01 27 boskoeguna desfileaa1 elgoibar BHI institutua BARREN

2024 01 27 bosko eguna meka elgoibar

2024 01 27 bosko eguna meka elgoibar 1 lokotx

2024 01 27 boskoeguna patxangoi elek