Legegintzaldi Plana herritarrei aurkezteko azken bilera egingo dute eguaztenean

Barren.eus 2024ko urt. 29a, 15:02

Elgoibarko Udalak 38 milioi eurotik gora inbertituko ditu 2027ra arte Legegintzaldi Planaren baitan, eta egitasmoa jende aurrean aurkezten dihartute.

Jendaurreko bi aurkezpen egin dituzte orain arte, Jubilatuen Biltokian egin zuten urtarrilaren 16an eta Aita Agirren urtarrilaren 24an. Hirugarren eta azken aurkezpen publikoa eguazten honetan, urtarrilaren 31n, egingo dute Aita Agirreko areto nagusian, 19:00etan. Bilerara herritar guztiak daude gonbidatuta, herritarren kezkei erantzun eta haien ekarpenak biltzeko antolatu dutelako.

Legegintzaldi Planean 91 ekintza jaso dituzte, hamar helburutan eta sei ildo estrategikotan banatuta, 2023tik 2027ra bitartean gauzatzeko, eta guztira, 38 milioi euro inguru inbertituko ditu Elgoibarko Udalak. Ardatz estrategiko bakoitzari bakoitzari diru kopuru bat esleitu dio Udalak lau urterako.

 

∞ Lotura duten albisteak: