B saileko (11-14 urte) eta D saileko (15-16 urte) dantzariek hartu zuten parte, 30 dantzarik guztira, hainbat herritakoak: Amasa-Villabona, Andoain, Legazpi, Astigarraga, Lezo, Pasai Donibana, Tolosa, Lizartza, Zizurkil, Errenteria, Leitza, Lasarte-Oria eta Elgoibarkoak. Uxue Cabrera eta Duna Santos izan ziren Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bi ordezkariak. Arduradunen berbetan, duten maila erakutsi zuten oholtzan, "maila ona", eta gustura geratu ziren egindako saioarekin. "Txalo handi handi bat merezi dute egunez egun, astez aste eta urte osoan zehar entsegu zein txapelketetan egiten duten lanagatik", adierazi dute.
Jurgi Errandonea eta June Aguado gailendu ziren Amasa-Villabonan. Irabazleen amaierako dantza-saioak eta txapelketako irudiak aiurri.eus toki komunikabidean ikus ditzakezue.
Oiartzunek hartuko du Ligako hirugarren jardunaldia, otsailaren 25ean, eta Uxue Cabrera izango da Inazio Bereziartuako ordezkaria.
∞Lotura duten albisteak:
- Dantzari elgoibartarrek Legazpin hasi dute gipuzkoar erako aurresku txapelketaren ligaxka (2024-01-16)