Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izandakoaren aginduz atxilotu eta epaitu zituzten 'Bateragune auzikoak' eta auzia hasi eta hamabost urte geroago, 'Bateragune auzia' itxitzat eman du Auzitegi Konstituzionalak. Gauza batzuek ez dutela erreparaziorik esan du Otegik, baina gutxienez justizia poetikoa egin dela, hamabost urtera.